ABELORE Nafarroako Nekazal Turismoen elkartea da. 2004an sortu zen, eta gaur egun, Erkidego osoko 26 landetxek osatzen dute. Landetxe horiek badute alderik beste batzuekin, ohiko ostatuaz eta janariaz gain, landa ustiapen bateko eguneroko jardueretan parte hartzeko aukera ere eskaintzen baitiote turistari, hala nola landako lanetan edo ganaduaren zaintzan. Modu horretan, etxe horiek kokatzen diren herrietan eta inguruan bizi diren pertsonen bizimodua, ohiturak eta kultura ezagutarazi nahi dituzte. Era berean, tradizioaren eta modernitatearen arteko elkargunea izan nahi dute, eta horretarako Internet eta halako beste elementu batzuk sartzen dituzte, haien etxeetara joan daitezkeen turistengana gerturatu ahal izateko.

Landa turismoa turistek haien aisialdia gozatzeko modu berri bat da. Landa etxeetan, berez, jabeak bere etxean bidaiaria hartzen du eta eguneroko jarduera erakusten dio, nekazal giroko esperientziak erakutsiz. Nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren aldetik, harrera, nekazal lanaren alderdi bat da; nekazariak ostalariei bere lanbide eta ogibidea erakusten die, eta nekazal giroan parte hartzeko eta trebatzeko aukera zabaltzen die.

Bidaiariaren harrera ostatu baten harrera baino gehiago da, bidaiari eta landa etxearen jabearen artean bientzako aberasgarria izan daiteken hartueman bat bilatu eta lortzen baita.

Landa turismoa garapen jasangarrirako faktore bat da, elkar ezagutza eta errespetoaren aldeko apostua egiten du, mota guzietako jendeari zabalik dago eta turistari bertako bizilukuarekin bat datorren bizimodu bat zabaltzen dio.

ABELORE Nafarroako landa etxeen elkartea osatzen dugun etxeen jabeok, gure jardueraren ikuspegi honekin bat etorriz, turismo jarduera gehigarri kulturala eta berritzailekin aberasteko konpromiso hartzen dugu, eta bide batez bidaiariak etengabe eskatzen dituen kalitate estandarrak betzeko konpromisoa.
Gure konpromisoa bezeroarekin eta gure lurrarekin da. Landa turismoaren jarduera hau eskeintzen dugu gure herriak eta herrialdeak berritzeko beste hautabide bezala, gure bizimodua.