Nº Registro : UCR00194
Gelak: 3 Bainuak: 2 C.P.: 31796

Errejistro zenbakia: UCR00194

Etxe osoa: 6+1

Jauregia Anizen dago, Baztango herririk txikienean (76 b.). Nafarroa Iparraldeko txoko hau arras paisaia zaindua da; gaztainadi, iratze meta eta pagadiz jantzia. Jauregia nekazal etxea XVI. mendeko jauregia da. 1993. urtean landetxe bihurtu genuen eta harrizko eta zurezko egiturari eutsita, antzinako labea eta harrizko garbitokia ere bere horretan gorde genituen. Jauregia II eta Jauregia I solairu berean daude, eta elkarrekin alokatu daitezke (14 plaza + 2 ohe gehigarri).

Jauregia II (6+1): 3 gela bikoitz, 2 bainugela, sukaldea, sala, Wi-Fi konexioa, eta ohe gehigarri bat eta sehaska jartzeko aukera.

Amankomuneko gunean, jangela, irakurketa sala, gorapea, bi komun, jardina mahaia eta aulkiekin, eta kolunpioak ditugu. Parkinga ere bada.

Bertako produktuekin egindako gosariak eta afariak eskeintzen ditugu.

Goizean goiz, bezerook animaleko egunsentia ikusten ahal duzue gorapetik: Hegoaldean Abartango mendi kaskoa (1095m.), bere baitan Urdintzko zutarria eta Urlegiko mairu baratzak biltzen dituena; Ekialdean Zigako eliza eta Baztango behelainoa urruntasunean.
Gure gosariak dastatzen ahal dituzue bertan: kafea, etxeko behien esnea, gasna eta jogurt ekologikoak, etxeko bikotxoa edo madalenak, ogi xigortua, gurina eta etxeko marmeladarekin, laranja zuku naturala eta frutak.

Gure afarietan sasoiko barazkiak, zonaldeko haragia, kantauriko arraina, eta etxean egindako postreak jaten ahal dituzue.

Ez galdu…

Jauregia I eta II nekazal turismoko etxeak dira. Jauregian nekazariak gara eta nahi baduzu, gure azienda ikusteko aukera duzu. Hortara, gure bizimodua ezagutzeko parada izanen duzu.

Bisita gidatuak egiten ditugu gure behitegi eta gasnategi ekologikora. Behi gasna, jogurta, irabiatu naturala eta esnea ekoizten ditugu.

Prezioak:

Juregia II (6 +1 Pax) – (Osoa)
• Asteburua: 325 €
• Aste osoa: 700 € B.D. / 800€ G.D.
• Egun gehigarria: 110 € B.D. / 120€ G.D.
• Gosaria: 7,00 €
• Afaria: 20 €
• Ohe gehigarria: 15€

Ver Calendario de disponibilidad y reservas >>

Kontaktua:

• Tel.: 948 585 003
• Mugikorra: 605 747 002
• Helbide elektronikoa: info@jauregia.es
• Web orria: www.jauregia.es
• Maider Azkarate Tomassone

 

Kokapena

Maider Azkarate 

Jabea

Informazioa eta kontaktua

+ Ostatuak