Nafarroako ABELORE Nekazal Turismoak elkarteko landetxe guztietan, osorik alokatzen direnetan, gelak alokatzen direnetan edo landa apartamentuetan, landa ostatua emateaz gain, nekazaritza jarduerak egiteko aukera eskaintzen dute. Jarduera anitzak izaten dira eta bertakoen bizimoduarekin zerikusia izaten dute. Batzuek behiak, txerriak edo ardiak dauzkate, eta beharbada, haiek ezagutzeko aukera izango duzu, baita haiei jaten ematekoa ere.

Beste batzuek baratzak edo bestelako laboreak dituzte, eta erakutsi ez ezik, nola landatzen diren eta nola zaindu behar diren ere azalduko dizute; baliteke laboreak jasotzen laguntzeko aukera izatea eta garaiko tomate, barazki edo frutaren bat jan ahal izatea. Natura, basoko fruituak eta onddoak ezagutzen irakatsiko dizute, baita etxeko produktuak egiten ere. Ikusi, parte hartu, ikasi; zure helburua edozein izanda ere, esperientzia polita izango da, landa ostatua baino haratagoko esperientzia.

Gogoratu bisitak eta jarduerak egiteko aldez aurretik galdetu beharra dagoela, eta haietako asko urte sasoi jakin batean bakarrik egiten direla.

Eskaintzen dituzten nekazaritza jardueren arabera bilatu ahal izango dituzu landetxeak orrialde hauetan. Etxe bakoitzaren fitxan egiten dituzten jardueren egutegi laburra ikusteko aukera izango duzu.