Irakatsi, ikusi eta probatu:
bidaiari eta gure lurrarekiko konpromisoa
Landa turismoa turistek haien aisialdia gozatzeko modu berri bat da. Landa etxeetan, berez, jabeak bere etxean bidaiaria hartzen du eta eguneroko jarduera erakusten dio, nekazal giroko esperientziak erakutsiz. Nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren aldetik, harrera, nekazal lanaren alderdi bat da; nekazariak ostalariei bere lanbide eta ogibidea erakusten die, eta nekazal giroan parte hartzeko eta trebatzeko aukera zabaltzen die.